ASGARTH - Dimetalfest

ASGARTH

Heavy Metal

Añorga auzo donostiarreko euskarazko heavy metal boskotea. Hamahiru urtez isilean egon ostean, berriro ere eszenatokira igotzea erabaki dute. Jarraitzaileek -Euskadi Gazteko maketa lehiaketa irabazi arazi eta 90. hamarkada amaieran genero honetako erreferente izatera eraman zituztenak- pozez beterik egongo dira. Izan ere, buelta honek “Jainkoen Egoitza” (1999) eta “Etorkizunaren sustraia” (2001) ospea eman zien disketan dauden arrakastak berriro gogoratu eta gozatzeko aukera emango digute. Diskografian, “III” eta “Garrasia” ere badaude, 2006an taldearen banatzea baino apur bat arinago kaleratutakoak. Aro berri honetan -eskaintza zabaltzeko abesti berrien sormen prozesuan daudelarik- hasierako hiru kide mantentzen dira, Asier Enbil (ahotsa eta teklatuak), Ander Cañas (gitarra), eta Unai Zabala (gitarra); Joxi Perurena baxujolea eta Iban Fernández eta Unai Corral bateriajoleak taldea utzi zuten. Hauen ordez, Hilotz taldeko Mikel Yarza eta Etxahun Urkizu daude hurrenez urren. “Euskal Herri guztitik egurra banatzeko irrikitan” daudela adierazi dute.

Quinteto de heavy metal en euskera del barrio donostiarra de Añorga que, después de trece años de silencio, ha decidido retornar a los escenarios. Sus fans –aquellos que les hicieron ganar el premio del público del certamen de maquetas de Euskadi Gaztea, convirtiéndoles en un referente del género a finales de los 90- seguro que se lo agradecen. De hecho, su regreso permitirá recordar los himnos encerrados en “Jainkoen egoitza” (1999) y “Etorkizunaren sustraia” (2001), los trabajos que les dieron fama, aunque en su discografía también figuran “III” (2002) y “Garrasia” (2005), lanzados poco antes de su disolución. En esta nueva etapa –para la que están componiendo nuevas canciones con las que ampliar su repertorio- se mantienen tres de los miembros originales: Asier Enbil (voz y teclados), Ander Cañas (guitarra) y Unai Zabala (guitarra); mientras que el bajista Joxi Perurena y los anteriores bateristas Iban Fernández y Unai Corral han sido reemplazados por los músicos de la banda Hilotz, Mikel Yarza y Etxahun Urkizu, respectivamente. El combo asegura que está “deseando volver a repartir leña por toda Euskal Herria”.